miércoles, 28 de enero de 2009
Nola egiten zituzten liburuak
Erdi Arotik harik eta XV.mendean papera nagusitu arte, pergaminoa idazketaren euskarri nagusia izan zen.
Idazkerako artisauok forma grafiko berriak asmatu eta marrazkiz zein pinturaz hornitu zituzten testuak. Pegaminoa zenbait eratako larruzalez egindako larrua zen. Idazteko, luma erabiltzen zuten. Tamaina handiko antzararen lehenengo bost arraun-lumetako bat izan behar zen-eta. Erabilitako tintak begetalak eta mineralak ziren, eta , kasu guztietan, zuringoak, koipeak... erabiltzen ziren tintak loditzeko.
Idazten asi baino lehen, pergaminoa marratu egiten zuten, berunezko arkatzaz marra finak marrazten zituzten, eskribauek lerroari eutsi ahal izateko.
Apainketa oso lan fina zen. Inizialak edo mininaturak adituek egiten zituzten.
( Joni, Enekoitz eta Naiara )
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario