miércoles, 4 de febrero de 2009

Historia

Historia banatzen den aroetako bigarrena, Antzin Aroaren ondorengoa. Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenetik Aro Modernora bitartekoa (V - XV. m.). Erdi Aroa bera, berriz, hirutan banatzen da: goiz erdi aroa, tarteko erdi aro aeta berat erdi aroa. Erdi Aroaren gailurrean XIII-XIV. mendeak daude, beren kreazio artistiko eta intelektual guztiz garrantzikoekin; XV. mendean, berriz, krisian sartu zen mende luzeetan eraikitako gizartea eta atea ireki zion Aro Modernoari, egitura mental, sozial eta politiko berrien gain. Kristandadearen aroa zen Europako Erdi Aroa, baina, bestalde, hori ezin da bereizi, ezta ulertu ere, Islamaren zabalkundea eta horren gain eraturiko islamdar inperioa kontuan eduki gabe. Kristau-munduaren eta mundu islamdarraren arteko harremanek definitzen dute neurri handi batean Erdi Aroa, ez bakarrik maila politikoan, baita erlijiokoan eta kulturalean ere. Erdi Aroaren ikuspegi zabalaren bi alderdiak dira kristau-zibilizazioa eta zibilizazio islamdarra. Herri germaniarren inbasioen ondoko hainbat erresuma berrien eratze eta finkatzearekin abiatu zen Europako Erdi Aroa. Herriok eta erresuma berriok kristautzearekin batera, Eliza gertatu zen mundu berriaren oinarri ideologiko eta euskarri kultural, beraren botere politiko eta sozial guztiz eragingarrian ere gauzatzen zena.

Naiara

No hay comentarios:

Publicar un comentario